Dancehall, antzerki inprobisatua, fanzine tailerra eta poesia lantegiak izango dira, besteak beste, ekainera bitartean.
Martxoaren 10ean abiatuko dira udaberriko laborategiak Donostiako Kontadores zentroan. Denera, zazpi laborategiz gozatzeko aukera izango dute gazteek, eta 87 plaza eskainiko ditu zentroak. “Kultur proposamen eta diziplina anitzak garatu eta gozatzeko espazioak dira hauek. Gai zehatzen inguruko prestakuntzak, sorkuntza esperimentazioa, talde dinamikak eta beste”, zehaztu dute.
Honako hauek izango dira udaberri honetako laborategiak:
Dancehall: Astearteetan, 18:30-20:00 (martxoaren 10etik ekainaren 16ra)dinamizatzailea: Andrea Vitoria.
Zeramika mobida: lorategia Ostiraletan, 17:30-20:00 (martxoaren 13tik ekainaren 12ra)dinamizatzailea: Jone Zubizarreta.
DJ: Asteazkenetan 18:00-20:00 (maiatzaren 6tik ekainaren 17ra)dinamizatzailea: Siwanaba DJ.
Heels: Ostegunetan, 18:30-20:00 (otsailaren 12tik maiatzaren 14ra)dinamizatzailea: Maria Delasse.
Antzerki inprobisatua: Larunbatetan, 17:00-19:00 (martxoaren 7tik maiatzaren 9ra)dinamizatzailea: Julian Gil.
Fanzine tailerra: Asteazkenetan, 18:00-20:00 (apirilaren15etik maiatzaren 13ra)dinamizatzailea: La pera ediciones (Paula García eta Bernardo Merino)
Poesia oholtzan: Astearteetan, 18:00-20:00 (apirilaren 14tik maiatzaren 12ra) dinamizatzailea: Eider Beobide .
Laborategien inguruko informazio xeheagoa webguneko Laborategiak atalean jarri dute eskuragarri.