Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak ere zabalik egongo dira ekainaren 1etik aurrera. Programazioaren arabera joango dira ordutegiak egokitzen. Oraingoz, egunero ordutegi hau izango dute: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.
Kultura-deskonfinamendua ekainaren 1ean hasiko da Donostian, eta Donostia Kulturak gune gehienak eta aurrez aurreko zerbitzu batzuk zabalduko ditu, liburutegi-maileguak eta sarreren kudeaketa, besteak beste.
Donostia Kulturako kideek azaldu duenez, “zerbitzu seguruak bermatzeko, indarrean dauden osasun-neurriak hartu dira”, baina helburua harago doa: “hiriak zuzeneko kulturarekin topo egitea eta gozatzea bilatzen dugu”. Adibide gisa, Koldobika Jauregi artistarekin San Telmok ekainaren 2an antolatutako sorkuntza-jarduera.
Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak ere zabalik egongo dira ekainaren 1etik aurrera. Programazioaren arabera joango dira ordutegiak egokitzen. Oraingoz, egunero ordutegi hau izango dute: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.
Bestalde, osasun-deseskalatze prozesuaren baitan, datorren ekainaren 1ean Donostia Kulturako hamaika liburutegi berriro zabalduko dira hiri erdigunean eta auzoetan zerbitzua eman ahal izateko. Donostia Kulturak Antton Olariagari ilustrazio bat enkargatu dio, zentro guztietan egongo den kartel bat, bizi garen momentuaren ikuspegi umoretsua emango diguna.
Zehazki hiritarrek zerbitzu hauek izango dituzte eskura: informazioa eta arreta zerbitzua, on line katalogoaren kontsulta, liburuen eta maileguan hartutako materialen itzulketa eta maileguak hartzeko aukera aldez aurretik eskatuta bai presentzialki edo bide telematiko bitartez: donostiakoliburutegiak@donostia.eus posta elektroniko orokorrean zein liburutegi bakoitzeko e-mail edo telefonoan. Kasu hauetan, SMS bidez jakinaraziko da eskaera prestatuta dagoela. Liburutegien edukiera mugatua izango dela kontuan hartuta, liburuak maileguan hartu nahi dituzten erabiltzaileei liburuen katalogoa etxetik kontsultatzea gomendatzen zaie Donostia Kulturaren webgunean, liburuaren erabilgarritasuna jakin ahal izateko. Irekieraren lehen astean ez da apalategietarako sarbiderik izango eta liburuzainak izango dira aldez aurretik eskatutako liburuen bila joango direnak.
Haur liburutegietan berruz, haurrak pertsona heldu batekin sartu beharko dira.
Jarduerei dagokionez, Liburutegi Nagusiko solasaldiak ekainean zehar online egiten jarraituko da.
San Telmo Museoak bestalde, ekainaren 2an, asteartean, irekiko ditu ateak. Ohiko ordutegiak mantenduko dira, hau da, museoa zabalik egongo da asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe. Astearteaz gain, sarrera doakoa izango da igande arratsaldeetan ere, sarrera errazteko eta astearteetan kontzentrazioak murrizteko. Museoan ikusgai izango diren erakusketak, iraunkorraz gain, ixteko unean zabalik zeudenak izango dira, luzatuta: Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma; Deabrua ote; eta Milaka eskuren isilkpeko lana.