‘Duintasuna elikatzen’, Greziako krisi humanitarioari buruzko argazki-erakusketa Gasteizen

Erakusketa uztailaren 27ra arte egongo da ikusgai Zaporeak elkartearen eskutik. Aitor Arrutik, Pello Maudok eta Jose Yagüesek egindako argazki-kazetaritza lana nabarmentzen da Duintasuna elikatzen erakusketan.

2015ean krisi humanitarioa hasi zenetik, Grezian, hainbat profesionalek ateratako argazkiez osatuta dago Zaporeak GKE-ren eskutik datorren erakusketa. Duintasuna elikatzen izenpean, argazki bilduma uztailaren 27ra arte egongo da ikusgai Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroan.

Erakusketak Zaporeak jatorri donostiarreko elkartearen lana gertutik ezagutzeko gonbita egiten du. Elkartea gastronomiaren bidez, Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuta dauden

milaka pertsonek jasaten ari diren geldialdia arintzeko egunero lan egiten duten erakundeen, GKE-en edo elkarteen sarearen parte da. Zaporeak boluntarioei eskaintzen dien bizi esperientziaren barnean, Aitor Arrutik, Pello Maudok eta Jose Yagüesek egindako argazki-kazetaritza lana nabarmentzen da. Hala, erakusketa honek gizartea sentsibilizatzen laguntzea du helburu, eta pertsona migratzaileen giza eskubideen defentsa, kulturen arteko elkarrizketa eta herrien arteko elkartasuna sustatu nahi du.

Duintasuna elikatzen astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era bisitatu ahal izango da Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta kalea 13-15). Uztailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Zabaldu: