(argazkia: Durangoko Azoka)

Durangoko Azokak IV. Sormen Beka DA! aurkeztu du

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Bekaren zenbatekoa 15.000 euro izango da, eta sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laugarren urtez jarraian jarriko dute abian Sormen Beka DA egitasmoa, Durangoko Azokan. Aurtengoan kultur sorkuntza digitala izango da saritua, edozein generotakoa. Egitasmoaren helburua da euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea.

Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa bat izan daiteke, baina deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat. Horrela, 2021ean kultura digitala izango da oinarri.

Beka sortzaile berrientzat izango da, eta aurkeztu ahal izango duten sormen lana jatorrizkoa izan beharko da, “praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da. Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan beharko da”. Honetaz, gain, sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Bekaren zenbatekoa 15.000 euro izango da, eta sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Beka proiektu bakarrari emango zaio.

Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da, arratsaldeko 18:00etan. Proposamenak posta elektronikoz bidali beharko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera, eskaera formularioarekin eta sortzailearen curriculuma eta proiektuaren memoriarekin batera (motibazioa, deskribapena…).

Oinarriak, hemen.

Zabaldu: