(argazkia: Iñigo Ibañez)

EGO Musika Hamabostaldia, Otoño Sorianon eta Musikasten jaialdietan izango da

Uztailaren 21etik 28ra egingo den udako topaketaren ondoren, talde gaztea Musika Hamabostaldian arituko da (abuztuak 8), Gustavo Gimeno zuzendariaren gidaritzapean eta Julian Rachlin nazioarteko lehen mailako biolin jolearekin batera.

Iaz abiatutako kudeaketa eredu berriaren ostean, eta pandemiak markatutako urte baten ondoren, EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak testuinguru eta agertoki berrietan hainbat programei aurre egiteko aukera ahalbidetuko dioten egitarau bizi bati egingo dio aurre 2021 urte honetan.

Proiektuaren birkokatze eta jarduera beraren dibertsifikazioa eta areagotzea nagusi diren aro berri honetan, maila goreneko nazioarteko  zuzendari eta bakarlariarekin arituko da EGO eta musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalitatearen estandarrak maila gorenera eta profesionaltasunaren hastapenera eramanaz.

Euskal Herriko Gazte Orkestraren aurtengo jarduera uztailaren 21 eta 28 bitartean egingo den udako topaketarekin abiatuko da. Prestaketa lanak Musikenen egingo dira eta sasoi horretan, elkarkidetza eta langintza zorrotz bati egingo diote aurre gazteek. Izaera ezberdineko ekimenen bidez, ondoren eskainiko diren kontzertuetako obrak landuko dituzte.

Egun horiei kontzertu bira batek emango die amaiera: Bilboko Euskalduna Jauregia (uztailaren 25ean), Gasteizko Principal Antzokia (uztailaren 26an), Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (uztailaren 27an) eta amaitzeko, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriuma (uztailaren 28an). Kontzertu horietan, W.A. Mozart eta J. Brahms izango dira egitarauaren protagonistak. Izan ere, Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, “maisulana den” Mozarten 12. Serenata eta, “lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen” eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du gazte orkestrak.

Aipatutako bi obrak, lehenengoz joko ditu Euskal Herriko Gazte Orkestrak.

Bestalde, lehen aldia izango da EGOk, Musika Hamabostaldiaren baitan, Kursaal Auditorioan eskainiko duen kontzertua. Mugarri hau abuztuaren 8an izango da, sona handiko musikarien eskutik: Julian Rachlin eta Gustavo Gimeno zuzendaria, besteak beste.

Udako jardueraren ostean, gazte orkestrak bere zuzendari artistiko den Ruben Gimenoren zuzendaritzapean, Otoño Soriano jaialdian eskainiko duen kontzertuarekin egingo dio aurre udazkenari. Udako topaketako egitarau berbera eskainiko du, alegia, Mozarten “12. Serenata” eta Brahamsen “1. Serenata”. Honakoa, irailaren 19an Odon Alonso Auditorioan eskainiko duen kontzertua, izango da gazte orkestra, jaialdi honetan arituko den lehen aldia.

Aurtengo edizioan, EGO izango da, 49. Musikasteko edizioko amaiera kontzertua eskainiko duena. Aipatu kontzertua, urriaren 23an izango da, inauguratu berri den Lekuona Fabrikan. Kontzertu hau izango da Errenterian ospatzen den eta euskal musikaren zabalkundea helburu duen erreferentziazko jaialdi honetan EGO arituko den lehen aldia.

Zabaldu: