Aurtengo ekimena eta ondoko urteetako norabideari buruz eztabaidatzeko, 50 bat lagun bildu ziren pasa den larunbatean Baionako Zizpa gaztetxean EHZren biltzar nagusian. Bertan irailetik hamabost bat pertsona diseinatzen ibili diren proiektu berri bat aurkeztu zen eta zalantzen ostean festibalak aurrera egitea erabaki zuten.
Euskal Herria Zuzenean beraz, ekainaren 28tik 30era bitartean egingo da aurten, baina berrikuntza gisa, Lekornen izan beharrean, oraindik zehaztu ez duten herri baten barnean egingo dute, bertako azpiegiturak erabiliz eta bertako kultur eragileekin elkarlanean.
Festibalak bestalde, bi zutabe izango dituela iragarri dute: batetik eduki kulturalena eta bestetik eduki politikoena.
(Bideoa: Topatu.eus)