Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

1969ko ekainaren 8an bi gaztek aurkitu zuten koba, labar-margo ikusgarriz beteta eta urteurrena ospatzeko Ekain Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ekainberrik hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horien artean, Ekaingo margoak lehen aldiz erreplikatu zituzten kalko originalak erakutsiko dituzte.

1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleologo gazteek Ekain kobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak aurkitu zituzten. Handik aurrera, Aranzadi zientzia elkarteko historiaurre saileko arkeologoek ondare hau ikertu eta gizarteratzeko ahaleginak egin zituzten, Jose Miguel Barandiaran eta Jesus Altunaren zuzendaritzapean.

Kobazuloan, gutxi gorabehera, 70 animalia-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia. Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen.

2008ko uztailaren 7an UNESCOk egindako hitzaldian, Ekain kobazuloko margoak Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituzten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 14 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste. Euskal Herrian dagoen bakarrenetakoa, gizarteratu da. Munduan lau erreplika besterik ez daude eta Ekain horietako bat da. Horri esker, koba originala oso ondo kontserbatuta dago.

50. urteurreneko ekitaldiak

Ekain aurkitu zela 50 urte beteko dira ekainean, eta ospakizunak urte osoan zehar luzatuko dira. Honen harira, logotipo berezia diseinatu da 50. urteurrenaren adierazle bezala, eta garaiko arkeologoek egin zituzten kalkoak dute oinarri.

Ekitaldi nagusia hala ere, ekainaren 7an egingo dute, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Ekainen eta Ekainberriko erreplikan lan egin duen jendea omenduko dute, eta musika, dantza, hitzaldiak eta dokumentalak izango dira bertan.

Arte erakusketa ibiltari bat ere egongo da, Deban inauguratu eta beste udalerrietan zehar zabalduko dena. Bertan eta lehen aldiz, Ekaingo margoak lehen aldiz erreplikatu zituzten kalko originalak erakutsiko dira.

Ekitaldi nagusia eta erakusketa borobiltzeko hainbat hitzaldi ere aurreikusi dira maiatza eta ekainean zehar, gaur egun ikerketa arkeologikoan diharduten zientzilariei emango zaie hitza.

Zabaldu: