Señora Sariketaren hirugarren edizioa

Ekainaren 8an izango da IV. Señora Sariketa, Portugaleten

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu Señora sariketak. Zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.

Laugarren edizioa du aurten Señora Sariketak eta ekainaren 8an izango da, Portugaleten. Aurten, egun bakarra izango du sariketak, hori horrela, goizetik hasi eta arratsaldera arteko egitaraua antolatu dute.

Goizean, 12:30ean, bertso-poteoa izango da Ahalduntze bertso-eskolako kideen eskutik, Izar Gorria tabernan hasita. Bazkaria izango da ondoren, Portugaleteko merkatuan, 14:30ean. Bertan izango da arratsaldean, 17:30ean, sariketa bera, eta zortzi bertsolari hauek ariko dira kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri, Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de Los Aires Amundarain eta Irati Majuelo Itoiz. Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da.

Emakumeei eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateei ikusgarritasuna emateko helburuz sortu zuten  Señora Sariketa duela lau urte; belaunaldien eta lurraldeen arteko aliantzak sustatuta, betiere.

Hain zuzen ere, horixe irudikatzen du aurtengo irudiak: kateorratzak. Antolatzaileen hitzetan, kateorratza “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: “Zorrotza da kateorratza eta ‘denak elkartzeko’ balio dezake aldi berean”.

Sarrerak

Bazkarian izena-emateko formulario hau bete beharko da. Sariketako sarrerak, berriz, Merkatuko sarreran bertan eskuratu ahal izango dira borondatearen truke.

Zabaldu: