Elena Ciordia eta Cira Cresporen Euskal Herriko 40 emakume’ liburuan oinarritutako erakusketa zabalduko dute bihar, Donostian

Apirilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da Gipuzkoako emakumeak izeneko erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Bertan, Bizenta Mogel, Elbira Zipitria, Lourdes Iriondo edota Menchu Galen ilustrazioak, besteak beste, egongo dira ikusgai.

Gipuzkoako emakumeak erakusketa Beta argitaletxearen Euskal Herriko 40 emakume irakurketa errazeko liburuan oinarrituta dago, Cira Cresporen testuekin eta Elena Ciordiaren ilustrazioekin osatua. Aieteko erakusketarako egindako ilustrazioen aukeraketan, Gipuzkoako emakume erreferenteak eta gizarte-talde inspiratzaileak aurki daitezke, askotan gure gizartearen aldetik merezitako errekonozimendurik izan ez dutenak. Hainbat arlotakoak dira, hala nola, idazketa, pintura, pedagogia, kirola, kazetaritza, sukaldaritza edo bertsolaritza, besteak beste.

Beta argitaletxearekin egindako lankidetzari esker, Aieterako ekoizpen propioaren lagin hau egin ahal izan da. Irudi artistiko batzuk erraketistak edo saregileak bezalako lanbideei buruzkoak dira. Beste ilustrazio batzuetan izen propioak azaltzen dira: Bizenta Mogel, Elbira Zipitria, Lourdes Iriondo edo Menchu Gal dira horietako batzuk.

Ilustrazioetarako akuarela, koloretako arkatzak edo collagea bezalako teknika anitzak erabili dira. Proiektu hau ikusleak ezagunak dituen edo ezagutuko dituen emakumeak oroitzeko eta omentzeko “modu ederra” dela diote antolatzaileek.

Erakusketa otsailaren 2tik, ostirala, apirilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da.

Zabaldu: