Emakumeek historian zehar egindako ekarpen handia ikusgai Bizkaiko hainbat museo eta aretotan

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eskainiko dira jarduera guztiak. Hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago eskuragarri.

XX. mendearen hasieran  emakumeek nola egiten zuten lan La Encartada fabrika-museoan gogoraraztea; Eulalia Abaitua nor izan zen ezagutaraztea; saregileen eta kordeleren lan latza ikusaraztea; emakumeak historian izan duen zeregina ezagutzera ematea; Bizkaiko Abangoardiako hamar emakumeren ekarpen handiaz ohartzea edo emakume batzuek Bizkaiko historiari buruz egin dituzten ikerketez jabetzea. Hauek dira martxoan Bizkaiko museo eta aretoetan Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eskainiko diren jardueretako batzuk.

Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Gernikako Euskal Herria Museoa, Balmasedako La Encartada fabrika-museoa, Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunea, Muskizko El Pobaleko Burdinola, Kortezubiko Santimamiñe eta Bilboko Rekalde aretoa dira emakumeak Bizkaiko historiari egindako ekarpena ikusarazteko jarduerak jasoko dituzten areto eta museoak.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago eskuragai.

Zabaldu: