Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakustaldia abiatuko da gaur Bilbon

Arratsaldeko 19:30ean emango diote hasiera Zinemakumeak gara! zikloaren 23. edizio honi Bilboko BBK aretoan, horretarako La Furia abeslariak emanaldia eskainiko du inaugurazio ekitaldian.

Ondoren, À peine j’ouvre les yeux (Leyla Bouzid , 2015) filma ikusteko aukera egongo da.

Aurten aukeratutako gaia Maitasuna da, eta zuzendari gazteen hainbat film labur eta luzeren bidez jorratuko dute gaia: Leyla Bouzid, Hadas Ben Aroya eta Vera Egito dira horietako batzuk. Zinema-emanaldiak osatzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak izango dira zikloan, maitasun erromantikoa eta amodioaren askotariko formak berrikusi eta horretan sakontzen laguntzeko; amodio-mitoei buruzko estereotipoak sortu eta betikotzeko zinemaren eragina ere aztertuko dute.

Zinemakumeak gara! handiagotzen jarraitzen dutela diote antolatzaileek, eta edizio honetan euskal zinemari laguntzeko beste ekimen bat martxan jarriko dute Ezezagunak sailaren bidez; eta hemen Euskal Filmotekaren eta Kimuak-en laguntza dugu Arantxa Lazkanoren lana eta emakumezko euskal zuzendari gazteen film laburrak ikusgai bihurtzeko.

Simone de Beauvoir 2018 saria Patricia Ferreira zuzendari eta gidoigileari emango diotela iragarri dute.

Egitarau osoa hemen.

Zabaldu: