(argazkia: Arabako Foru Aldundia)

Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albenizek ‘Andetxa’ izeneko liburua aurkeztu du

 

Liburuak XIV. mendearen amaieratik XXI. mendera arte herriaren eta haren inguruen bilakaera ulertzeko erreferentzia historiko eta herrikoi nagusiak biltzen ditu. Lana liburu dendetan, Arabako liburutegietan eta mugakide diren beste lekuetan egongo da eskuragai 12 euroren truke.

Andetxa izeneko liburua aurkeztu dute gaur, Andetxako Administrazio Batzarrak 2016an Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albeniz bizilagunari enkargatutako lana.

Egileak XIV. mendearen amaieratik XXI. mendera arte herriaren eta haren inguruen bilakaera ulertzeko erreferentzia historiko eta herrikoi nagusiak bildu ditu liburu honetan, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.

Liburua argitaratzeko, herriko berezko dokumentuak bildu ditu egileak, hala nola 1606ko Ordenantzak edo Kontuen Liburuak, eta baita eremu zabalagoko beste batzuk ere, esaterako Infantadoko duketzaren dokumentuak edota Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikokoak.

Egileak azaldu duenez, “dokumentazio hori aztertuta, irakurleak denbora lerro bat marraztu ahal izango du, eta denboraren joanari erreparatu ahal izango dio Andetxako herrian, bai eta mugarri soziopolitikoek herriaren eta bertako jendearen bilakaeran izan duten eragina ere”.

Liburua laster aurkeztuko da, bai Andetxan, bai Kultura Etxean. Liburuaren banaketa ohikoa izan da, Arabako liburu denda eta liburutegi publiko eta mugakide diren beste leku batzuetan. 12 euroko prezioa izango du.

Zabaldu: