(argazkia: Arabako Bertsozale)

‘Erantzuna oinean’ izeneko galdera jolasa aurkeztu du Arabako Bertsozalek

Parte hartzaileek bertsogintzari buruzko hamar galderen erantzunak asmatu beharko dituzte. Irabazleen artea, Opari kita zozketatuko dute: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira. 

Araban egun hauetan bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, epaileen arteko bilerak, gai jartzaileen bilerak, bertsozaleak asetzeko saiok, bestelako bertso saioak… normaltasunez burutuko ez direnez, Arabako Bertsozale Elkartea proposamen batekin dator:

“Berrogeialdia arintzeko beste era batean bizi dezakegu bertsolaritza, hemen duzue horretarako modu bat, Erantzuna oineangaldera jolasa proposatzen dizuegu, astean behin egiteko, bertsolaritzari buruzko ariketa eta galderekin”, diote antolatzaileek.

Parte hartu nahi dutenek lotura honetan klik egin beharko dute eta hamar galdera agertuko zaizkie, “era ezberdinetako galderak izango dira bertsogintzarekin lotuak”, azaldu du Bertsozalek. Galdera horiek erantzun ondoren, Bidali botoiari klik egin beharko zaio eta galdera guztiak asmatzen dituzten parte-hartzaileen artean “Emergentzi egoeratarako kita” zozketatuko dute. Aste honetako galderak igo dituzte jada.

Opari kitari dagokionez, Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira. Lehenengo zozketa datorren asteko astelehenean, Hilak 30, egingo dute, eguerdiko 12:00etan.

Zabaldu: