(argazkia: Zart kolektiboa)

Esti Markezek udako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu ‘Desegin’ izenpean

Aiako abeslariak azaldu duenez, “tabuen desegitea aldarrikatzeko oihu bat da, baita bizitzeko gogoa, adiskidetasuna, maitasun librea eta askatasun fisikoa aldarrikatzekoa ere”. Markezek Danae Riañok baxu jotzaileak, Iker Lauroba gitarra jotzaileak eta Josu Ervitik sinteak eta bateria jotzaileak osatutako taldea izan du berriz ere lagun. Kantaria Euskal Herri osoan zehar egiten ari den biraren errepertorioren parte ere izango da Desegin. Laster iragarriko ditu kontzertuen data berriak.

Abesti freskoa eta dantzagarriarekin dator Esti Markez abeslaria oraingoan. Desegin jarri dio izena abestiari eta dagoeneko plataforma digital guztietan eskuragarri dago.

Aiako abeslariak azaldu duenez, “tabuen desegitea aldarrikatzeko oihu bat da, baita bizitzeko gogoa, adiskidetasuna, maitasun librea eta askatasun fisikoa aldarrikatzekoa ere”.

Esti Markezek Danae Riañok baxu jotzaileak, Iker Lauroba gitarra jotzaileak eta Josu Ervitik sinteak eta bateria jotzaileak osatutako taldea izan du berriz ere lagun, Hitzekin jolasean izeneko bere azken diskotik kanpo argitaratu duen kantu honetan. “Udari ongi etorria emateko sortutako abestia”, dela nabarmendu du Aiakoak.

Bideoklipari dagokionez, Sara Mendezek eta Maialen Markezek sortu dute eta Esti Markezen youtubeko kanalean ikus daiteke jada.

Kantaria Euskal Herri osoan zehar egiten ari den biraren errepertorioren parte ere izango da Desegin, eta laster iragarriko ditu kontzertuen data berriak.

Zabaldu: