Abenduaren 18an izango da azken-aurreko edizioa Atarrabian eta denetara 17 talde eta bakarlari igoko dira oholtza gainera: ETS, Süne, Maskak, Marabiyak Sound, DJ Reymi, Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa.
Uda atzean uztearekin batera, Hatortxu Rocken urteroko hitzordurako gutxiago falta da jada. Ez da baina beste urte batzuetakoen modukoa izango. Izan ere, azken-aurreko edizioa egingo da abenduaren 28an, Atarrabian.
Antolakuntzak azken bi edizio hauek bereziak izatea nahi du, “gure ahaleginik onena egingo dugu Atarrabian gau berezi bat bizitzeko, egoerak eskatzen duen moduan, ospakizuna eta aldarrikapena uztartuz. Beste behin ere, musika erdigunean jarriz, euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasunez milaka pertsona elkartuz”.
Gaurkoan, zita berezi hori osatuko duten azken taldeak iragarri dituzte: ETS, Süne, Marabiyak Sound, Maskak eta DJ Reymik osatuko dute kartela. Aurretik beste hamabi izen aurreratu zituzten: Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa.
Azken sarrerak, salgai
Azken bi edizioetarako sarrerak salgai daude. Badago bietarako boua eskuratzeko aukera, 105 euroko prezioan. Esteka honen bitartez eskuratu daiteke. https://www.enterticket.es/eventos/hatortxu-rock-986354
Era berean, Hatortxu 29rako azken sarrerak daude eskuragarri oraindik, 25 euroren truke lortu daitezke hauek.