Euskadiko Filmategiak txirrindularitzari buruz duen material guztia bere webgunean jarri du edonorren eskura

Txirrindularitza bilduma 1920. eta 1980. urteen artean partikularrek filmatutako filmez osatuta dago. 

Egun batzuk barru hasiko da Frantziako Tourra Euskal Herrian eta Euskadiko Filmategiak zinema eta txirrindularitza zaleak omendu nahi izan ditu bere artxiboan dauzkan kirol honi buruzko filmak bilduz eta bere webgunean edonoren eskura jarriz.

Filmategiaren atariko Funtsak atalean kontsultatu ahal izango dira Txirrindularitza bilduma osatzen duten 90 film amateurrak, partikularrek filmatuak eta Filmategian digitalizatu, dokumentatu eta katalogatu direnak (https://filmoteka.eus/eu/funtsak/txirrindularitza ). 1920. eta 1980. urteen artean egindako filmazioak dira eta bertan ikus daitezke amateurren lasterketak, Frantziako Tourreko etapak eta Euskadiko Sei Orduak, besteak beste.   

Pelikula zaharrena 20ko hamarkadakoa da, “ez dakigu zehatz zein urtetan grabatu zen”, azaldu dute Filmategikoek, eta Ricardo Bastida arkitektoaren familiak utzi du. Jendea mendate batean txirrindulariak noiz igaroko zain ikusten da irudi horietan.

Aipagarria da baita ere V Gran Premio Bicicleta Eibarresa (1956) filma, Eibarko Udalak utzia eta Filmategiak zaharberritua.

Gainera, profesionalen, amateurren eta kadeteen lasterketen filmazio asko ikus daitezke; Donostian eta Lasarten 1965ean egindako munduko txirrindularitza-txapelketetako irudi batzuk; Frantziako Tourreko etapak Euskal Herria eta Pirinioak zeharkatzen.

Zabaldu: