Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

Mireia Gabilondok zuzendutako filma azaroan estreinatuko da.

Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira Tentazioak eta Acronicak ekoitzitako komedia garratz honetako protagonistak.

Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da, haietako baten ezkongabe-agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ez da ezer zena; edo bai.

Hasiera batean, asteburu zoroa izango zena are zoroagoa bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez diren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntza bat.

Fernando Bernues dugu Erlauntza filmaren ekoizlea. David Bernues eta Xabier Lozano, berriz, argazkien zuzendaritza lanaz arduratu dira. Ana Turrillas arte zuzendaritzaz arduratu da eta Tentazioa eta Acronica dira filmaren ekoizpenaren arduradunak.

Mireia Gabilondok (Bergara, 1965) zuzendu du filma. antzerki, zinema eta telebistako aktore, zuzendari eta gidoilaria da Gabilondo. Tanttaka antzerki talde donostiarraren sortzailea izan zen 1983an. Aktore gisa, Euskal Telebistako hainbat antzezlan eta telesailetan hartu du parte. 2012an Barrura begiratzeko leihoak filmaren bost istorioetako bat zuzendu eta kontatu zuen. 2013an bere lehen fikziozko film luzea aurkeztu zuen, Amaren Eskuak bakarka zuzendua. 2005ean Fernando Bernuesekin batera Kutsidazu bidea Ixabel filma zuzendu zuen.

Zabaldu: