Entzunaldietarako izen-emateak www.egofundazioa.eus webgunearen bidez bakarrik egin ahal izango dira.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) aurtengo entzunaldietan parte hartzeko izen-ematea ireki du. Entzunaldiak apirilaren 17ra arte egingo dira modu telematikoan eta hautagai bakoitzak bere bideoak aurkeztu beharko ditu.
Entzunaldi hauetan parte hartzeko deialdia EAEan edota 150 km inguru geografikoan jaio edo erresidentzia duten 24 urtera arteko musikari gazteei zuzenduta dago. Aurkezturiko hautagaiek, edozein dela beren espezialitatea, gutxienez gradu profesional batean ikasten egon beharko dira, edota Musika Eskola batean matrikulatuta egon.
Aurtengoan, bete beharreko plazen kopurua orkestrako kideen %40ekoa izango da, eta deialdia orkestrako atalak osatzen dituzten instrumentu guztiei eta bakoitzari zabalduta dago.
Entzunaldietarako izen-emateak www.egofundazioa.eus webgunearen bidez bakarrik egin ahal izango dira.
Entzunaldia gainditu ondoren, EGOn bi urtetarako (aurtengo berrikuntza) plaza eskuratzen duten musikariek aukera izango dute orkestra errepertorio erakargarri eta interesgarriak lantzeko, hainbat topaketaren bitartez, beste gai askoren artean, orkestra sinfoniko handi eta erreferenteetan ibilbide luzea eta sakona duten irakasleen laguntza eta babesaren bitartez, dagokion zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, horrek guztiak, gazteen garapen pertsonal eta artistikoan lagundu dezan, baita eremu orkestra profesionalean txertatzeko garrantzitsua bilakatzen den zubi moduan ere.
Gainera, aipatu dutenez, 2027. urtean EGOk bere sorreraren 30. urteurrena ospatuko du eta, hori dela eta, izaera ezberdinetako zenbait ekimen antolatzen hasia da, horien artean, nazioarte mailan isla izango duen proiektu bat.