Lau izeneko lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begirada batetik. Bitamine Faktoria da egitasmoaren antolatzailea, bere arabera, “gure historiarekin lotura berriak sortzen dira eta baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaldu ere”.
Deialdi honetarako zizeilua berraztertzea proposatu dute. Euskal Herriko baserrietan jatorrizko altzaria da honakoa, eskualde guztietan aurki daitekeen mahai-bankua.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasle, profesional edo kolektiboentzat zuzenduta dago (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 8ra bitartean izango da.
Oinarriak hemen.