‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Erakusketak bihar, urriak 6, zabalduko ditu ateak eta azaroaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Aieteko Kultur Etxean. Mostra ibiltari honen helburua ilustratzaileen lana ezagutaraztea, artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea eta sektorearen indarra azpimarratzea da.

Aiete Kultur Etxeko erakusketa honek Euskal Irudigileen Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko egindako proiektua da. Bazkide guztiak hartuko dute parte, 175 inguru. Horien artean 57 artelan jatorrizkoak izango dira, besteak erreprodukzioak.

Erakusketa ibiltari honen helburua ilustratzaileen lana ezagutaraztea, artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea eta sektorearen indarra azpimarratzea da. Gainera, erakusketak sektorea osotzen duten ahotsen aniztasuna erakutsi nahi du, protagonistak anonimotasunetik ateraz, eta beraien sorkuntza-lanak egokitzen ari diren sormen-eremuak azalduz.

Erakusketa Bilboko Bizkaiko Batzar Nagusien Aretoan inauguratu zen irailean eta orain Donostiara egin du jauzia Literaktum jaialdiarekin bat eginez. Ondoren, Mexikon (FIL jaialdian Guadalajaran) eta Gasteizen, IDARTE-n (Euskadiko arte eta Goi-Mailako Diseinu Eskola Publikoa) izango da. Datorren urteari begira, Iruñean bisitatu ahal izango da.

Euskal Irudigileak

Euskal Irudigileak irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta beraien eskubide profesionalen defentsa komunean interesa duten ilustratzaileak biltzen ditu. 30 bazkiderekin hasi eta gaur egun 172 bazkide izatera iritsi dira.

Zabaldu: