(argazkia: Hernaniko Udala)

Euskal jaiak antolatu dituzte hilaren 13tik 21era Hernanin

Errobi taldearen doinuak entzungo dira hilaren 20an Gudarien plazan.

Udalak eta herriko eragileek elkarlanean antolatuta, lau eguneko egitarauaz gozatzeko aukera izango da aurten ere Hernanin, adin guztietako herritarrek gozatzeko moduko 23 ekitaldirekin.

Euskal Jaiaken bidez, Baserri giroak eta euskal tradizioarekin lotutako kultur-erakustaldiek hartuko dute Hernaniko herriko erdigunea. “Hilaren 13an eta 19an zenbait ekitaldi izango dira, dantza, musika eta kirolarekin lotuak.

Ekitaldi nagusiak, berriz, hilaren 20 eta 21ean, larunbat eta igandez, izango dira. Larunbatean, besteak beste, abeltzain azoka, baserriarekin lotutako ofizio zaharrak, herri-kirolak edota erraldoien kalejira eta topaketa izango dira herritarren gozamenerako.

Errobi musika talde lapurtarraren kontzertuak jarriko dio ginga egunari. Anje Duhalde eta Mixel Ducau musikari ezagunak zuzenean entzuteko aukera izango da Hernanin, dohainik. Aitor Huizi Kultura zinegotziak egun horretan “euskal jantziekin jantzita kalera ateratzera” gonbidatu ditu hernaniarrak.

Dantza eta umorea

Igandea, aldiz, sagarra eta sagardoari eskainitako eguna izango da. Sagardo-dastaketa izango da goizeko ekitaldi nagusietako bat, trikitixa jaialdiarekin batera.

Arratsaldean, Tio Teronen Semeak dantza taldearen ikuskizunik berriena ikusteko aukera izango da: Haurreskolari. Dantza-talde honek euskal dantza tradizionalak abiapuntu hartuta, umorezko saioak egiten ditu.

Egitaraua osorik ikusteko, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna