‘Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak’ ikastaroa antolatu dute Donostian

Belaunaldiz belaunaldi egiten den transmisioaz ere hitz egingo da abuztuaren 22an eta 23an izango den eskolan. Matrikula merkeago egiteko aukera hilaren 31ra arte egongo da zabalik.

Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? galdera horiek eta bidean sortzen diren gehiago erantzuten ahaleginduko dira aurten Mintzola Ahozko Lantegiak EHUko Uda Ikastaroetan antolatutako eskolan. Matrikula jada abiatu da eta maiatzaren 31 baino lehen izena ematen dutenentzako merkeagoa izango dela iragarri dute.

Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izena darama udarako prestatutako eskolak; zehazki, abuztuaren 22an eta 23an izango da, Donostiako Miramar Jauregian. Euskal kulturaren kontsumoa, transmisioa eta bertsozaletasuna izango dira hizpide lehen egunean, Josu Amezaga, Iratxe Retolaza eta Harkaitz Zubiri ikertzaileen eskutik; eta, bigarren egunean, bertsolaritzari inguruan egokitu zaizkion eraginak eta horietara nola moldatu den aztertuko dute, izan rockari, 90eko bertsolari gazteei, emakumeen presentziari edota hiztun berriei dagokionez. Horretarako, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe izango dituzte bidelagun.

 Gainera, bigarren egunean, arratsaldez, komentatutako bertso saio feminista eskainiko dute Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek, Maite Berriozabalek gidatuta.

Bideoa: Bertsoa.eus

 

Zabaldu: