Aukeratuak BIME Bogotaren baitan Basque. Music.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 6tik 9ra bitartean.
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogota musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzekogaldetegi hau bete behar da.
Deialdia 2025eko urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik. Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta behin erabakia hartu ondoren, Basque. Music. arduratuko da erabakiaren zabalkundeaz.
Gainera, hautatutako artistak edo taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.
Hautatutako taldeak BIME Bogotaren baitan Basque. Music.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 6tik 9ra bitartean.
Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Hauek dira laguntza honen baldintzak: Basque.music.2025
Zuzenekoa eskaintzeaz gain, aukeratutako proposamenak jarduera profesionalen programaziorako sarbidea ematen duten akreditazioak izango ditu eta BIMEren sorkuntza saio batean parte hartzeko aukera ere izango du. Horretaz gain, aireportutik hotelera (joan-etorria), hoteletik kontzertu aretora (joan-etorria) eta hoteletik grabaketa estudiora (joan-etorria) transferrak ordainduko zaizkio.
Deialdiaren erabakia parte hartzaile guztiei posta elektroniko bidez bidaliko zaie.
Deialdiari buruzko informazio gehiago jasotzeko komunikazioa@musikabulegoa.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.