Gora Gora Fest 2021 zikloa abenduaren 12ra arte luzatuko da. Ekimenak Nafarroa osoan euskararen ahozko kultura zabaltzea du xede.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, Euskarabideak Gora Gora Fest 2021 euskarazko kultur zikloa antolatu du. Egitarauak antzezlanak, itzalen tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu.
Mikel Arregi Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak iragarri duenez, ekimena 51 herritara iritsiko da, “ahalegin handia egin da eskaintza hau kultura zirkuituen egoitza izan ohi ez diren herri askotara eramateko”.
Herriak honako hauek dira: Orbaizeta, Lesaka, Ezkurra, Castejón, Gares, Tutera, Villatuerta, Aurizberri, Erronkari, Burgi, Doneztebe, Faltzes, Fontellas, Aniz, Zudairi, Lizoain, Jaurrieta, Uharte Arakil, Lodosa, Zarrakaztelu, Erriberri, Zizur Nagusia, Etxauri, Sunbilla, Irurita, Corella, Mugiro, Uharte, Bera, Espartza, Allo, Zangoza, Oibar, Luzaide, Lezaun, Ezkaroze, Larraintzar, Goizueta, Auritz, Viana, Barasoain, Izaba, Agoitz, Adios, San Adrian, Antsoain, Larraga, Mañeru, Sartaguda, Irurtzun eta Alesbes.
Jarduerak haurrei eta gazteei zuzenduta daude bereziki, oro har familientzako ikuskizunak izango dira. Izan ere, belaunaldi berriei begira, euskara sustatzea eta euskarazko kultur ekimenen eskaintza handitzea da Euskarabidearen helburu estrategikoa.
Euskararen Nazioarteko Eguneko kultura jardueren kokapena Nafarroa osoa kontuan hartuta egin da. Gora Gora Fest antolatzerako orduan, ikuskizunak herri txikietara eramatea hartu duten kontuan, “orokorrean kultur eskaintza murritzagoa” izan dezaketelako. Era berean, euskararen presentzia murritzagoa den tokietara eraman nahi izan da, “euskara eskolan ikasi duen belaunaldi berriei haien herrian euskarazko ekimen artistiko eta interesgarriak izatea da asmoa”, azaldu du antolakuntzak.
Guztira 52 kultur jarduera antolatu dira, horretaz gain online bidezko hiru saio izango dira. Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.
Egitaraua, hemen.