Expodistritok erakusketa ibiltariak eramango ditu Bilboko udaltegietara

Erakusketa hauetan parte hartu duten artistak hauek dira: Gervasio Sanchez (argazkigintza); Oksana Volos (arte birziklagarria); Rafael Alonso (margoa); Juanje Agirre (eskultura); eta Marta Sagardoy (margoa).

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak eskultura, margoa eta argazkilaritza eta arte birziklagarria paratuko ditu, urtarrilaren 12tik aurrera, Abando, Begoña, Zazpi Kaleak, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda, San Frantzisko eta Santutxuko udaltegietan.

Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan ibiliko dira barrutietako udaltegietan, 2023ko martxora arte, hiriko bederatzi barruti horietako bizilagunengana iristeko asmoz.

Edizio honetarako honako artisten lanak aukeratu dira: Gervasio Sanchez (argazkigintza); Oksana Volos (arte reciclable); Txoritxikiak (argazkigintza); Rafael Alonso (margoa); Juanje Agirre (escultura); y Marta Sagardoy (margoa). Gainera, Vicente Ferrer Fundazioaren argazki erakusketa kolektiboez gozatu ahal izango da, baita Vicente Lealen argazkiekin eta Miren Ajangizen testuekin osatutako Txoritxikiak erakusketaz ere.

Proposamen horiek martxora arte doan bisitatu ahal izango dira, goizez eta arratsaldez.

Gainera, edizio honetan bisita gidatuak egingo dira, Expodistrito programan parte hartzen duten hainbat artistak beren erakusketei eskainiko dizkietenak, artista eta haren obra sakonago ezagutzeko interesa duen edonori zuzenduak: Gervasio Sanchezek otsailaren 15ean egingo du, Abandoko Udaltegian; Juanje Agirrek martxoaren 17an egingo du, La Bolsa Udaltegian; eta Marta Sagardoyk martxoaren 3an egingo du, Abandoko Udaltegian ere, programan adierazitako ordutegietan.

Zabaldu: