(argazkia: Bilboko Udala)

Expodistritok sei erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

Gaur, urtarrilak 12, abiatuko dira erakusketak, Ander Gomez Miranda (margoa), Victoria Escalada (margoa), Javier Merino (argazkia) eta Jose Angel Tejero (margoa) artisten eskutik.

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak sei pintura eta argazki erakusketa paratuko ditu Bilboko Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantziskoko udaltegietan.

Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan ibiliko dira barrutietako udaltegietan, datorren apirilera arte, hiriko sei barruti horietako bizilagunengana iristeko asmoz.

Edizio honetarako honako artisten lanak aukeratu dira: Ander Gomez Miranda (margoa), Victoria Escalada (margoa), Javier Merino (argazkigintza) eta Jose Angel Tejero (margoa) dira.

Erakusketak, espazioak eta datak

Ander Gomezen obrei dagokienez, 2013 eta 2017. urteen artean sortu zituen, eta gizakiaren irudia eta haren psikologia erakusten ditu, ikuspegi, kontzeptu eta teknika batzuetatik eta besteetatik. Argiaren eta itzalen erabilerak pisu handia dute, eta, hala, margolaritzako gogoeta interesgarriak eta askotarikoak eragiten ditu. Obrak urtarrilaren 12tik 29ra ikusi ahal izango dira San Inazio udaltegian; otsailaren 2tik 12ra Abandon; martxoaren 23tik 12ra Castañosen; martxoaren 16tik 31ra Begoñan.

Victoria Escalada. “Nire obra olioz eta erretratuz dago osatua. Olio margolanetan, era askotako gaiak margotzen ditut, baina ura ageri den lanak dira nagusi: itsasadarra, itsasoa, euria… Eta, batez ere, gaiak gure inguruan daude kokatuta, Bilbon eta inguruetan” artistak berak deskribatzen duen bezala. Testurak egiteko hainbat material erabiltzen ditu, hala nola marmol, hari edo zurezko hautsa. Erretratuetan odola, pastela eta ikatz-ziria erabiltzen ditu. Urtarrilaren 12tik 29ra ikusi ahal izango dira Escaladaren lanak Abandoko udaltegian; otsailaren 2tik 19ra Begoñan, otsailaren 23tik martxoaren 12ra San Inazion; martxoaren 16tik 31ra Otxarkoagan.

Javier Merino. Proiektu honek erakusten du bidaia bat egiten deneko hasierako ziurgabetasuna, zerk eragiten duen bidaia hori esperientzia erabat ez-ziurra izatea. Pertsona batzuk, bakarka abiatzen direnak harantz baterantz, hainbat arrazoi tarteko, baina bihurtzean maite dituztenen abegi ona izaten dutenak, haien etorrera pozez ospatzen delarik. Beste alde batetik, badira bidaiatze hutsaz gozatzen duten pertsonak. Bidaia horiek inoiz baino beharrezkoagoak dira egungo egoera honetan. Merinoren argazkiak Castañoseko udaltegian ikusi ahal izango dira urtarrilaren 12tik 29ra; otsailaren 2tik 19ra San Frantziskon; otsailaren 23tik martxoaren12ra Otxarkoagan; martxoaren 16tik 31ra. San Inazion.

Jose Angel Tejero. Obra hauek olio puntillistaren teknikarekin daude eginak. Bizitzari begiratzeko modu bat da, margolaritzatik hasi eta artearen perfekziorainokoa. Puntillismoa margolaritzako gurutze-puntutzat jotzen da, eta, beraren bidez, margolana goratu egiten da, fantasia handia eragiten da margoan, eta mihisearen perfekzioa maila handietara jasotzen. Tejeroren obrak Begoñako udaltegian egongo dira ikusgai urtarrilaren 12tik 29ra; otsailaren 2tik 19ra. San Inazion; otsailaren 23tik martxoaren 12ra San Frantziskon; martxoaren 16tik 31ra Castañosen.

Amaitzeko, Unicef-en Bizitza erresilienteak erakusketa kolektiboa ere antolatu da. Mauritaniako haurren erretratuen hamazortzi argazkik eta 25 proiekturen azalpen-proposamenak osatzen dute erakusketa. Proiektu horien izaera eta edukiak Covid-19aren eraginaren aurrean bizi dugun prozesu historikoa aztertzen du. Erakusketa otsailaren 2tik 19ra egongo da ikusgai Otxarkoagan; otsailaren 23tik martxoaren 12ra Begoñan; martxoaren 16tik 31ra San Frantziskon.

Sarrerak doakoak izango dira. Bisita-orduak hemen: kulturabarrutik.eus.

Zabaldu: