(argazkia: Bilboko Udala)

Expodistritok sei erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

Urtarrilera arte bisitatu ahal izango dira.

Expodistrito, aldi baterako erakusketen zikloak arte plastikoen eta argazkigintzako sei erakusketa paratuko ditu Bilboko Abando, Begoña, Otxarkoaga eta San Frantziskoko udaltegietara. Programa honen barruan, San Inazio, Ibarrekolanda, Castaños, La Bolsa eta Errekaldeko udaltegietan egin ohi diren erakusketak bertan behera geratu dira, COVID-19aren krisiaren eraginez.

Edizio honetarako honako artisten lanak aukeratu dira: Antton Jauregizuria (argazkigintza), Itziar Ferreruela (pintura), Leticia Gonzaez (pintura) eta Felipe Manterola (argazkigintza). Gainera, ahoarekin edo oinarekin margotzen duten margolarien elkartearen erakusketa bat eta Jose Luis Campos eta Joaquin Dacosta artisten (pintura eta eskultura) atzera begirako erakusketa ere egongo dira ikusgai urtarrilera arte.

Erakusketak, espazioak eta datak

Antton Jauregizuria lanari dagokionez, 80ko hamarkadan egindako argazkietan oinarritzen da. Bizkaiko Labe Garaiak eraitsi gabe zeuden oraindik. Argazkiei egilearen elementu subjektiboak gehitu zaizkio, baita aurreko belaunaldietako kontakizun batzuen irudiak ere. Argazkiak irailaren 15etik 29ra ikusi ahal izango dira Otxarkoagako udaltegian; Urriaren 1etik 15era San Frantziskoko udaltegian; Azaroaren 3tik 17ra Abandoko udaltegian.

Itziar Ferreruela. Erakusketa honetan, marrazkia, kolorea eta flamenkoa elkartuko dira. Irailaren 15etik 29ra ikusi ahal izango dira Ferreruelaren lanak Begoñako udaltegian; Azaroaren 19tik abenduaren 3ra, berriz, San Frantziskoko udaltegian eta Abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra Otxarkoagako udaltegian.

Leticia Gonzalez AcuarelArte izeneko erakusketan, margolari bilbotarrak akuarelen bidez, Bilboko itsasadarreko paisaia ezagunez gain, ikuspegi alternatibo bat duten obrak eskainiko ditu, collagea eta testura ezberdinak erabiliz. Urriaren 1etik 14ra. Begoñako udaltegian; Urriaren 19tik 30era. San Frantziskoko udaltegian; Azaroaren 19tik abenduaren 3ra. Otxarkoagako udaltegian; Abenduaren 7tik 18ra. Abandoko udaltegian.

Felipe Manterola. Argazkilariak Bizkaiko baserri giroko gizartea erakutsiko du, baina industrializaziorako atarian dagoen gizartea izango da. Baserritik hirira joateko prozesua erakusteaz gain, jendea, umeak, dibertitzeko moduak, janzkera, kameraren aurrean duten jarrera… erakutsiko dizkigu argazkilariak, jakinminak bultzatuta. Irailaren 15etik 29ra egongo dira argazkiak ikusgai San Frantziskoko udaltegian eta abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra Abandoko udaltegian.

Jose Luis Campos eta Joaquin Dacosta. Erakusketa hau bi egileren lanaren atzera begirako erakusketa da. Zenbait aro, zenbait estilo, zenbait teknika, zenbait gai eta zenbait material. Azaroaren 3tik 17ra Begoñako udaltegian; Abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra. San Frantziskoko udaltegian.

Amaitzeko, ahoarekin edo oinarekin margotzen duten margolarien elkartearen erakusketa irailaren 15etik 29ra izango da Abandoko udaltegian eta Abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra Begoñako udaltegian.

Sarrerak doakoak izango dira. Bisita-orduak hemen: kulturabarrutik.eus.

Zabaldu: