Feministaldia izango da Donostiako Tabakaleran gaurtik hilaren 15era, Plazandreok plataformaren ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten okerrak lelopean egingo da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan. Emakume sortzaileek, ekintzaileek… sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, aurten, bide okerrak hartutakoei, identitate, leku jatorria, emakume, gorputz edota arte eta sorkuntza okerrei eman nahi izan diete protagonismoa. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute:
ABENDUAK 10, ASTELEHENA
17:00 Identitate okerrak: iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan (Sortzaileen Gunea – 3. solairua)
Txakur Gorria Izen-ematea
ABENDUAK 11, ASTEARTEA
17:00 Identitate okerrak: iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan (Sortzaileen Gunea – 3. solairua)
Saioa Olmo Izen-ematea
ABENDUAK 13, OSTEGUNA
18:30 Proiekzioa + zuzendariarekin solasaldia: Tódalas mulleres que coñezo, Xiana do Teixeiro, Espainia, 2018, 71’ (Zinea. 1 aretoa)
20:00 Hitzaldia: “Lodiaktibismoa, baztertuon ertzetako feminismoa eta porrot zein arrakasten kudeaketa” (Z aretoa)
Itsaso Ramonak
21:00 Emanaldia: rr (Z aretoa)
Maialen Lujanbio
ABENDUAK 14, OSTIRALA
18:30 Hitzaldia: “Literatura feminista euskal kulturan: asmo zuzenak, bide okerrak?” (Z aretoa)
Iratxe Retolaza
20:00 Hitzaldi performatiboa: “Zinneke. Archivo bastardo” (Z aretoa)
Azahara Ubera Biedma
21:00 Performance: “Ama! Begira zelako andre arraroa!” (Z aretoa)
Txus García
ABENDUAK 15, LARUNBATA
13:00 Hitzaldia: “Bertsoraino” (Z aretoa) EU
Uxue Alberdi
17:00 Hitzaldia: “Zoroa, sorgina eta ispilua: bidaia queer bat, tarotaren 22 arkanoetan barrena” (Z aretoa) ES
Txus García
18:30 Hitzaldia: “Disney maitasunak, Snuff hausturak” (Z aretoa) ES
Brigitte Vasalló