[BIDEOA] Gaizka Aranguren: “Euskal Herriaren iraganaren mugarri adierazgarri batzuei buruz azalpen gehiago ematea da helburua”

(Elkarrizketa osatzeko errekurtso irudiak: www. eitb. eus  ataria)

Gaizka Aranguren dugu gure gaurko Kontalariak ataleko protagonista. Kazetari eta historialari nafarra ETB1eko Itxi Liburuak saioko aurkezlea ere bada eta ostegunero Euskal Herriko historiaren pasarte interesgarriren bat kontatzen digu. Horretarako, Arangurenek Euskal Herriko aurpegi ezagun bat izaten du gonbidatu gisa astero; kultur, kirol eta telebista arlokoak, besteak beste. Orain arte Orreagako gudua, Zugarramurdiko sorginak eta Karlistadak izan dira aztertu dituzten gaietako batzuk.

 

Zabaldu: