(argazkia: Galder Izagirre)

Galder Izagirre musikariak ‘Esc’ diskoa aurkeztuko du laukote formatuan, Gasteizen eskainiko duen zuzenekoan

Irungo bateria-jotzaileak laukote formatuan emango du kontzertua, Haize Carricaburu, Hodei Esteban, Onintze Garcia musikariekin batera. Emanaldia apirilaren 16an izango da, 20:30ean, Izaskun Arrue Kulturgunean. Esc lana post punka, kraut rocka, noise musika, popa eta esperimentazioaren artean mugitzen den proposamena da hau bere ibilbidean zehar aritutako taldeen eraginpean.

Kuraia, Dut, Bazka edota Berri Txarrak taldeetan bateria jotzen aritu ondoren, Galder Izagirre musikari gipuzkoarrak bere bakarkako lehen egitasmoa zuzenean aurkeztuko du Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean.

2023ko azaroan aurkeztu zuen Forbidden Colours diskoetxearen eskutik hamar kantuz osatutako Esc izeneko lana eta berak bakarka konposatu eta grabatu bazituen ere orain laukote bezala aurkeztuko du oholtza gainean. Izagirrerekin batera, beraz, Hodei Esteban baxu jotzailea, Onintze Garcia Gitarra jotzailea eta Haize Carricaburu elektronikan ikusiko ditugu.

Irungoak musikari hauekin grabatu zuen, gainera, Talka izeneko kantua 2025ean.

Post punka, kraut rocka, noise musika, popa eta esperimentazioaren artean mugitzen den proposamena da hau bere ibilbidean zehar aritutako taldeen eraginpean.

Kanthoria eta autotunea erakusketaren baitan antolatutako jarduera da zuzeneko hau. Emanaldia apirilaren 16an izango da, 20:30ean, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean.

Sarrerak eskuratu nahi duenak lotura honetan dauka aukera.

Zabaldu:

Utzi erantzuna