Gara egunkariaren aldeko festa antolatu dute Donostian

Urtarrilean eman zuten jakitera Gara egunkariak hiru milioi euro ordaindu beharko ziola Gizarte Segurantzari Egin-en zorra kitatzeko. Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak azaldu zuenez, egunkariak akordio bat erdietsi zuen Gizarte Segurantzarekin, zeinaren arabera sei hilean behin milioi erdiko ordainketak egingo zizkioten erakundeari.

Bidegabekeri honi aurre egiteko asmoz, hainbat ekimen martxan jartzen hasi dira eta horietako bat dugu, hain zuzen ere, Anoetako Belodromoak ekainaren 9an hartuko duen Gararen aldeko elkartasun jaialdia. Bertan, Berri Txarrak, Huntza, Talco, Gatibu, Los Zopilotes Txirriaos, Nogen, La Furia, Itziarren Semeak, Esne Beltza, Hesian, Siroka, Valtònyc eta Soziedad Alkoholika taldeak izango dira, besteak beste.

Sarrerak hilaren 23tik aurrera jarriko dituzte salgai 12.00etan, naiz.eus atarian, 18 eurotan. Baina, Lemoako Gazte Topaguneko Akeita NAIZ Gunean, 15 eurotan eskuratu ahal izango dira. Naizeko harpidedunek doan izango dituzte eskuragarri sarrerak.

 

Zabaldu: