Gasteizko Artiumek egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunerako

Museoak maiatzaren 15-16ko asteburura eraman ditu jarduerak eta sarrera doan izango da. Juncal Ballestinen erakusketarekin lotutako Elvira Illanaren dantza garaikideko pieza batek osatuko du egitaraua ostegunean, hilak 19.

Gasteizko Artium Museoak egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunaren karietara, datorren astebururako. Programak aukera ugari eskainiko ditu: sei erakusketa, lantegi irekiak, bisita gidatu bereziak, eta ondarearen kontserbazioari buruzko hitzaldi bat, besteak beste. Gainera, Juncal Ballestin. Bizitza ariketa gisa erakusketaren azken egunekin bat eginez, Elvira Illana koreografoak Ejercicio nÂș 47847 pieza aurkeztuko du ostegunean, hilak 19, arabar artistaren El pedestal invisible bideoaren proiekzioarekin. Sarrera doakoa izango da asteburu osoan. Baita maiatzaren 18an ere, asteartea, MNE ospatzeko egun ofizialean.

Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrirudikatzea da aurtengo Museoen Egunaren goiburua eta etorkizunari buruzko hausnarketa planteatzen du, azken urtean erabat aldatu den mundu honetan. Artium Museoak kezka hori ere badu, eta, besteak beste, ingurunearekin duen harremana beste era batera bideratzen saiatzen ari da herritarrentzako topagune batekin, bizitzeko atsegina den eta loturak sortzen dituen proposamen batekin; era berean, ondare garaikidea kontserbatzeko egiten duen lana ere nabarmendu nahi izan du.

Asteburu honetarako jardueretarako edukiera mugatuta egongo denez, aurretik erreserba egin beharko da 945209020 telefonora deituta.

Egutaraua ikusteko, hemen.

Zabaldu: