Gasteizko Kaldearte jaialdiak 31 konpainiaren 82 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 7tik 9ra

Egitaraua ezagutzera eman ez duten arren, edizio berri honek jaialdiaren osagai eta ezaugarri guztiak izango dituela adierazi du antolakuntzak, eta aurreratu duenez, “jadanik ikusleei ezaguna egingo zaien programazioaren eskema izango du. Era berean, berritasunekin dator aurtengo edizioa: Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa Koreografikoak.

KaldeArte Gasteizko txoko desberdinetara itzuliko da 2024ko ekainaren 7tik 9ra bitartean. Kaleko arteen nazioarteko erakustaldiaren Hamazortzigarren edizioak 31 konpainia bilduko ditu eta 82 ikuskizun eskainiko ditu hiru egunetan zehar.

Egitaraua ezagutzera eman ez duten arren, edizio berri honek jaialdiaren osagai eta ezaugarri guztiak izango dituela adierazi du antolakuntzak, eta aurreratu duenez, “jadanik ikusleei ezaguna egingo zaien programazioaren eskema izango du, Europa osoan arrakasta duten atzerriko ekoizpenen eta tokiko eta euskal kaleko sorkuntzaren arteko oreka, nagusiki edo soilik emakumeek osatutako konpainien protagonismo handia, euskarazko ikuskizunen presentzia handiagoa, ikuskizun eszeniko inklusiboak…”.

Era berean, berritasunekin dator aurtengo edizioa: ‘Harria’. Izen hori du Proiektu Larrua konpainiarekin elkarlanean antolatutako Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa Koreografikoak. Gainera, konpainietako batzuk Kaldearten parte hartuko dutela iragarri dute jada. Altraste Danza da horietako bat eta El bolero ikuskizuna estreinatuko du.

Zabaldu: