(Gasteizko Udala)

Gasteizko Poetak Maiatzean jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Maiatzaren 1tik 31ra bitartean egingo da jaialdia. Edizio berezi honek poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu, besteak beste, adin guztietako jendearentzat.

Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz, aurten ere Poetak Maiatzean jaialdia antolatu du Hunkitu Arte elkarteak, maiatzaren 1etik 31ra bitartean.

Elisa Ruedak zuzentzen duen jaialdi honek hamar urte egingo ditu aurten eta edizio berezi honen programazioaren xehetasunak aletu ditu Gasteizko Montehermoso kulturunean egin duten aurkezpenean. Egitarauak poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza, lantegiak eta abar jasotzen ditu, adin guztietako jendearentzat. Gonbidatuen artean dira Hector Alterio, Elvira Sastre, Marwan, Luis Garcia Montero eta Juan Valderramaren, besteak beste.

Bere aldetik, kultura zinegotzi Estibaliz Cantok adierazi duenez, “zorionak eman nahi nizkioke jaialdiko talde osoari urteurrenagatik, eta eskerrak eman, halaber, baldintzetara egokitzeko duten gaitasunagatik. Zuen poesia eztigarria izan da bizitzea tokatu zaigun pandemia garai hauetan”. Hala, Cantok programatu diren jardueretara joatera gonbidatu ditu gasteiztarrak: “maiatzaren 1etik 31ra, Gasteiz poesiaren hiriburu bihurtuko da. Jaialdiaren edizio honetan proposatutako bertsoek lilura ditzaten uztera animatzen ditugu gasteiztarrak. Berriro ere gogoratzen dugu kultura segurua dela”.

Zabaldu: