‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak

Josu Ozaita antropologoak Gau Beltzaren jatorriaz hitz egingo du eta Mitxel Elortza irakasle eta idazleak, berriz, ospakizunaren inguruko balioez. Saioa online izango da irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean.

Urtez urte haziz doan ospakizuna da Gau Beltza. Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean eta azken urteotan, beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, Gau Beltza edo Arimen Gaua ardatz harturik. Izan ere, Domu Santu egunaren bueltan erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman eta bide bazterretan argiztatuta ipintzen zireneko kontakizunak badira. Haur eta gaztetxoentzat bereziki, erakargarritasun handia duten ospakizunak dira.

Hori horrela, Euskaltzaleen topaguneak gau berezi honen inguruko ikastaro bat antolatu du doan. Azaldu duenez, “formazioa edonori irekita dago eta Gau Beltza ospakizunaren inguruko ezagutzan sakontzea du helburu.  Zer da Gau beltza? Zein jatorri du? Nola ospatzen da?”.

Josu Ozaita antropologoak Gau Beltzaren jatorriaz hitz egingo du eta Mitxel Elortza irakasle eta idazleak, berriz, ospakizunaren inguruko balioez. Saioa online izango da irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean. Ikastaroan izena eman nahi duenak hemen du aukera.

Ez da hau 2024ko Gau Beltza sustatzeko Topaguneak egingo duen ekimen bakarra. Ospakizunaren inguruko zortzi bideo labur sortu berri ditu Gau Beltzak bere baitan biltzen dituen ezaugarri ezberdinak eta ospatzeko moduak ezagutzera emateko.

 

Zabaldu:

Utzi erantzuna