(Argazkia: Jaione Dagdrømmer)

‘Gaueko’ izeneko diskoa plazaratu du Hartz taldeak

Diskoak biltzen dituen hamar kantuetan gai sozial eta barnerakoiak jorratu dituzte.

Gaueko da Hartz taldearen bigarren lan luzea, “formazio aldaketa baten ondoren, kanta berriak sortzeko nahiaren argazki gordin bat”, dela dio hirukoak. Hamar kantuk osatzen dute lana eta bertan gai sozial eta barnerakoiak jorratu dituzte, letrak rock erritmoekin nahasten dira, entzuleari hausnarketarako beta eskainiz.

Taldea 2016an sortu zuten Beñat Rodriguezek (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainek (bateria), Azkoitian eta urte berean maketa grabatu zuten Asier Etxeberriarekin (baxua) batera. Ordutik hona, taldean hainbat joan-etorri izan dira. Iazko otsailean esaterako, Iraungitze datei lana argitaratu zuen hirukoak, baina Arakistain eta Etxeberriaren ordez, Julen Hidalgo eta Jon Barkin Azpeitiako taldekide berriekin ondu zuten, disko hau ere Azkoitiko Matadeixen grabatu zuen taldeak.

2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora, Jorge Fernandez (bateria) zumarragatarra sartu zen bateria jotzeko. Berarekin argitaratu dute taldearen hirugarren lana. Aurtengo maiatzean, Mungiako Abadetxe Sorlekuan, Xabi Agirreren gidaritzapean grabatu dute eta masterizazioa Zaragozako Vacuum Mastering studion egin dute.

Disko osoa hemen:

Zabaldu: