(argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea)

Gaur abiatuko da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa Oionen

Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Trebiñu, Añana, Lautada, Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (lau talde) eskualdeek hartuko dute parte zortzigarren edizio honetan.

Larunbatean aurkeztu zuten Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa, taldekako egitasmoa Gasteizen. Arabako Bertsozaleren arabera, “2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan da Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau antolatzen da”. Aurten, beraz, zortzigarren edizioa izango du txapelketak.

2025eko Arabako Kuadrilla artekoak, 2018tik honako Kuadrilla arteko edizioekin jarraituz, txapelketa formatua izango du, baina lehia aurreko fasean, 2014 eta 2016ko topaketa ereduari jarraituz, talde bakoitzak bere herri edo eskualdean Kuadrillako Bertso Eguna antolatuko du. Beraz, 14 Kuadrillako Bertso Egun burutuko dira Arabako zortzi eskualdeetan, denera hamalau ekimen. Ondoren lau finalaurreko eta finala.

Taldeak 9-12 lagunez osatuta egongo dira: 3-6 bertsolari, gai-jartzailea, epailea, audio grabatzailea, kronikagilea, argazkilaria… 76 lagun bertsotan, 17 epaile lanetan, 21 lagun gai-jartzaile lanetan eta beste hamaika laguntzaile.

Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Trebiñu, Añana, Lautada, Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (lau talde).

Urtarrilaren 22tik apirilaren 5era

Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza konpartitua, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, gaurtik, urtarrilak 22, apirilaren 5era bitartean luzatuko da aurtengo edizioa.

Zabaldu:

Utzi erantzuna