Gaur abiatuko da Altzako VII. Naturaldia

Gaur emango diote hasiera Altzako VII. Naturaldiari. Aurten ere, adin guztientzako ekitaldiak antolatu dituzte: Altzako zerua nola begiratu, orientazio astronomikoa, argazki rallya, astronomia tailerra haurrentzat eta gaueko irteera bat.

Hauxe da Aranzadi Zientzia Elkartea, Altzako Historia Mintegia, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea, Plus 55 eta Donostia Kulturaren artean prestaturiko programa.

Maiatzak 8

Nola ez dela Altzan zerua ikusten? Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan. Euskaraz.

Maiatzak 9

Orientazio eta astronomia ikastaroa. Tomasene Kultur Etxea, 17:30ean. 55 urtetik gorako pertsonentzat. Izena eman behar da. Gaztelaniaz.

Maiatzak 12

Argazki rallya. Bi kategoria: A, 14 urtetik azpikoentzat; B, 14 urtez gorakoentzat. Sari banaketa maiatzaren 31n egingo da Tomasene Kultur Etxean 19:00etan.

Maiatzak 17

Zientziarekin jolasean: Zerua ezagutzen. Tomasene Kultur Etxea, 17:30ean. 6-12 urte bitarteko haurrentzako emanaldia. Izena eman behar da. Euskaraz.

Maiatzak 25

Gaueko irteera. Elkargunea San Marko Gotorlekuan izango da gaueko 22:00etan. Gaztelaniaz.

Zabaldu: