Gaur abiatuko da Biarritz Festibala eta Uruguai izango da herrialde gonbidatua

Latinoamerikako zinemarentzat Erreferentziazko zinemaldia bilakatu da Biarritz Festibala. Gaur hasi eta datorren igandera arte iraungo du 27. edizio honek eta bertan film luzeak, laburrak eta dokumentalen berritasunak aurkeztuko dira.

Guztira zortzi film luze lehiatuko dira aurtengo edizioan. Horietatik La Flor pelikula nabarmentzen da, orain arte egin diren filmetatik luzeena izan daitekeena historian.

Epaimahaiak bestalde, hamar dokumental eta beste zortzi film laburren artean aukeratu beharko ditu onenak.

Zinemaldi honek gainera, latinoamerikako kultura ezagutarazteko hitzaldiak, kontzertuak eta argazki erakusketak antolatu ditu. Aurten Uruguai aukeratu dute herrialde gonbidatu izateko.

Egitarau hemen.

Zabaldu: