(Arabako Aldundia)

Gaur emango diote hasiera Antzinako Musika Asteari Araban

14 kontzertu izango dira irailaren 2tik 10era bitartean Arabako hainbat tokitan, eta horietako hamaika doakoak izango dira. Horretaz gain, hiru jarduera paralelo izango dira.

Arabako Antzinako Musika Asteak 40 urte egingo ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hamalau kontzertu programatu dituzte gaurtik irailaren 10era arte, hainbat tokitan, horietako batzuk naturan. “Lau hamarkada musika historikoen inguruan aurkikuntzak egiten, elkartzen eta gozatzen. Azken batean, lau hamarkada nazioarteko musikari handien kontzertuez gozatzen”, adierazi du Ana del Val Kultura Saileko foru diputatuak.

Ekimenak, gainera, hiru jarduera paralelo izango ditu.

– Irailaren 8an, 18:15ean: Abraham Cupeiro kontserbatorioko areto nagusian.

– Irailaren 9an, 17:30ean: Abraham Cupeiro Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

– Enrike Solinisen masterclass-a kontserbatorioan (urria eta abendua bitartean izango da, baina eguna zehazteko dago oraindik).

Antolakuntzak zehaztu duenez, programatutako hamaika kontzertu doakoak izango dira, beti bezala, baina gonbidapena beharko da, edukiera mugatua baita.

Hala ere, horietako hirutan, kontserbatorioan izango direnetan, 6 eta 9 euro arteko sarrera sinbolikoa ordaindu beharko da. Astean zehar joaten diren ikus-entzuleek eta kulturaren munduak egindako eskaria izan da hori, balioa emateko eta interpreteen kalitatea handiagoa izan dadin”. Oraindik daude sarrerak eskuragarri.

Sarrerak, gonbidapenak eta informazio guztia hemen: https://ama-sma.kulturaraba.eus/es/inicio.

Zabaldu: