(argazkia: Euskal Herrian Euskaraz)

Gazte euskaldunengan kontzientzia linguistikoa berpizteko asmoa duen egitasmoa abiatu dute

Gaztetxe, gazte talde edo mugimendu desberdinen arteko senidetzeak sortzea da TindEHEr proiektu berriaren helburu nagusia, euskaratik eta euskaraz.

Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak elkarlanean TindEHEr izeneko proiektua jarri dute martxan. Ekimenaren helburu nagusia gaztetxe, gazte talde edo mugimendu desberdinen arteko senidetzeak sortzea da, euskaratik eta euskaraz, aisialdia eta lanketa euskaltzalea uztartuko dituzten egunak antolatuz.

Hendaian aurkeztu dute proiektua, “Euskal Herriko gazteak euskaraz batuz, hizkuntza kontzientzia astindu eta euskaltzaletasuna sustatzea du helburu egitasmoak”, adierazi dute eta gazte mugimendu, asanblada edota gaztetxeetako kideei izena emateko deia egin diete.

Hala, sustatzaileek azaldu dutenez, “asmoa da gazteria euskaldunarengan kontzientzia linguistikoa berpiztea eta lurralde nahiz eremu soziolinguistiko desberdinetako lagunen arteko harremanak sustatzea”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna