Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte.

Irailaren 30etik ekainaren 14ra bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte arteko gazteei zuzendua, ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean  eragitea du helburu.

2019-2020 ikasturtean Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte, hurrenez hurren.

Izena emateko epea irailaren 25era arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du, sormen asteburua barne.

Zabaldu: