Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 14ra arte izango dute epea zabalik eta irabazlearen izena irailaren 29an jakinaraziko da.
Yolanda Arrieta idazleak 41. Lizardi Saria jaso du Zarauzko Modelo aretoan urtero antolatzen duten ekitaldian. Bertan, aurtengo edizioaren aurkezpena ere egin dute. Era honetan, martxan da Lizardi Sariaren 42. edizioa. Oraingoan gazteei zuzendutako lanak aurkeztu beharko dituzte parte hartu nahi dutenek, zehazki 13 eta 17 urte bitarteko irakurleentzako testuak izan beharko dira. Luzerari dagokionez, 55.000 karakteretik gorakoa testuak aurkeztu beharko dira eta jatorriz euskarazkoak. Obrak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko direla ere zehaztu dute antolatzaileek.
Hiru idazlek osatuko dute epaimahaia: Alex Gurrutxagak, Castillo Suarezek eta Nerea Loiolak, edo horien ordezkoek. Zarauzko Udalak idazkari bat izendatuko du, epaileen arteko batzarra deitzeko, erabakia jasotzeko eta irabazleari jakinarazteko.
Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 14ra arte izango dute epea zabalik eta irabazlearen izena irailaren 29an jakinaraziko da. Sari emate eguna 2024ko apirilaren 2an izango da Modelo Aretoan, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura egunarekin bat eginez.
Obra bakoitzaren ale bat bidali beharko da posta bidez, orriak zenbakituta eta izengoitiz sinatuta. Bestalde, aparteko gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea, eposta eta telefono zenbakia. Ziurtatutako gutuna helbide honetara helarazi beharko da: Lizardi Saria Zarauzko Udala – Kultura Departamentua Sanz-Enea Kultur Etxea Nafarroa Kalea 22 – 20800 Zarautz.
Oinarriak, hemen,