‘Genero politikak eta programak kulturan’ jardunaldiak izango dira azaroaren 30ean, Donostian

Joan den irailean Eusko Jaurlaritzak kultur arloko genero arrakalaz aurkeztutako txostena abiapuntu hartuta, Genero programak eta praktikak kulturan jardunaldiak antolatu dituzte larunbatean, azaroak 30, Donostiako Miramar jauregian.

Antzerkian, dantzan, literaturan eta musikan genero-berdintasunaren egoerari buruzko ikerketa aurkeztu zuen aurtengo irailean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak. Azterketa horretarako, kultur munduko hainbat pertsonaren gogoetak hartu zituzten kontutan aztertzaileek; Eneritz Artetxe (antzerkiaren sorkuntza), María Goiricelaya (antzerkiaren industria), Igor de Quadra (dantzaren sorkuntza), Jemima Cano (dantzaren industria), Tere Irastorza (literaturaren sorkuntza), Ainhoa Novo (liburuaren industria), Ainara Legardón (musikaren sorkuntza) eta Amaia Ispizua (musikaren industria). Azterketak EAEn emakumeen okupazioa %46,5koa zela eta gizonena %55,1ekoa zela argitzen zuen.

Larunbateko jardunaldietan, beraz, dantzan, literaturan, musikan eta antzerkian emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoerari buruz analisi informatu bat eskainiko da, bai sorkuntzaren, eta bai industriaren ikuspegietatik. Sortzaileek beraiek aurkeztuko dituzte azterlanak.

Jardunaldiek bestalde, ikerketen esparruan genero-arrakalak identifikatu diren eremuetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna hobetzeko sortu diren esku-hartze proposamenen inguruan lan egitea  dute xede. Helburu hori lau tailerretan landuko dute: dantza, literatura, musika eta antzerkiaren sektoreetan banatuta egongo dira. Amaieran, balorazioa egin eta ondorio orokorrak plazaratuko dituzte.

Jardunaldietan izena emateko hemen.

Zabaldu: