‘Gerezi garaia’, Lucio Urtubiari buruzko eleberri grafikoaren sortze prozesua ikusgai

 

Aste hauetan Iruñean dagoen Nafarroako Komikiaren IX. Azokako protagonistetako bat da Gerezi garaia (Txalaparta), Mikel Santosek, Belatz, Lucio Urtubiari buruz egin duen eleberri grafikoa.

Alde batetik, Kondestable Jauregian erakusketa bat dago ikusgai, liburuaren prestaketan erabilitako jatorrizko materialekin, eta, bestetik, irailaren 27rako jendaurreko solasaldi bat antolatu da egilearekin.

Gerezi garaia. Utopia binetetan izeneko erakusketa honetan, liburuaren jatorrizko orriak ikus daitezke, eta, bertan, arkatz urdinez eta tintaz egindako marrazkiak, eskaneatu eta digitalki koloreztatu aurrekoak. Horrez gain, zirriborroak, apunteak, oharrak, gidoiak, Luciok faltsifikazioetan erabiltzen zuen jatorrizko materialaren argazkiak, eta anarkista nafarrak berak eskuz idatzitako hainbat ohar. Iruñeko Kondestable Jauregian dago erakusketa, urriaren 7ra arte. ordutegia: astelehenetik igandera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 21:30era

Zabaldu: