(argazkia: Udalbiltza)

‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako

Literatura, komikigintza, zinegintza eta antzerkigintza alorretako 30 proiektu aukeratu dira eta sortzaileek, beka baten bitartez, egonaldiak egingo dituzte 30 herritan edo herri multzotan.

Udalbiltzak Geuretik Sortuak kultur egitasmoaren hirugarren edizioan parte hartuko duten sortzaileak eta euskal udalerriak ezagutzera eman ditu, Iruñeko Kondestable aretoan antolatutako ekitaldian.

Iazko urrian beka deialdia zabaldu eta abenduan osatu zen balioespen batzordea. Antolatzaileen arabera, “goi mailako epaimahaia izan da beka jasoko duten sortzaileak hautatzearen arduradun: Kepa Errasti antzerkigintzan, Asisko Urmeneta komikigintzan, Danele Sarriugarte literaturan eta Esti Urresola zinegintzan”.

Honakoak dira Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizio honetan parte hartuko duten sortzaile eta udalerriak:

Komikigintzan

  • Eñaut Aiartzaguena: Ataun eta Etxarri-Aranatz
  • Amane Apalategi: Hernani
  • Uxue Bereciartua: Araitz, Larraun, Betelu eta Lekunberri
  • Usue Egia: Legorreta
  • Patricia Etxegarai: Ziortza-Bolibar
  • Eneritz Ibarra: Atharratze
  • Asier Iturralde GASTON: Mutriku

Literaturan

  • Miren Artetxe: Atxondo
  • Naia Arantzamendi: Baigorri
  • Ixabel Agirresarobe: Asparrena eta Ziordia
  • Garazi Albizua: Ortzaize
  • Peru Calabaza: Ikaztegieta
  • Zigor Garro: Sartaguda, Lodosa, Mendabia, Sesma eta Andosilla
  • Oier Guillan: Aulesti, Amoroto eta Munitibar
  • Saioa Iribarren: Oiartzun
  • Goiz Eder Iturain: Etxalar, Arantza, Lesaka eta Bera
  • Maitane Nerekan: Amasa-Villabona
  • Maitane Perez: Gorliz

Zinemagintzan

  • Alba Lozano: Zumaia
  • Raul Barreras: Baztan
  • Aitor Arruti: Elorrio
  • Olatz Ovejero: Larrabetzu

Antzerkigintzan

  • Metrokoadroka: Galdakao
  • Jon Ander Urresti: Usurbil
  • Infinito taldea: Leitza eta Berastegi
  • Argimalutak: Berriatua
  • Zelako kultur ideiak: Astigarraga
  • Ekhiñe Famoso: Plentzia
  • Imanol Epelde: Ajangiz eta Muxika
  • amaHiru: Hiriburu
Zabaldu:

Utzi erantzuna