Gijongo FICX zinema jaialdian estreinatuko du Iratxe Fresnedak ´Lurralde Hotzak´ dokumentala


Datorren Azaroaren 16tik 24ra Gijonen izango den Zinema Jaialdian aurkeztuko du Iratxe Fresneda zinemagileak zuzendu duen Lurralde Hotzak pelikula.

Sormenezko dokumental honetan, Fresnedak irudi zinematografikoaren estatusaren inguruan hausnartzen du, eta, horretarako zinemagintzaren historiaren aztarnak eta gaurko baliabide zinematografikoak erabiltzen ditu. Filma gaur egungo road-movie baten itxuran eratuta dago.

Lurralde Hotzak ez da Fresnedak ondu duen dokumental bakarra, 2016an, Irrintziaren oihartzunak lana aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren, Mirentxu Loiarte zinemagile iruindarraren bizipenei eta obrari buruzkoa, alegia.

 

Zabaldu: