Zaharberritze prozesua Gipuzkoako Artxibo Nagusiko zaharberritze laborategian

Gipuzkoako artxibo historikoek ateak irekiko dizkiete herritarrei bihar

Bisita gidatuetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea, 943 41 50 60 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 14:30era edo ahpggpah@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.

Artxiboen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Oñatin dagoen Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialak eta Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusiak ateak irekiko dizkiete herritarrei beren egunerokotasuna nolakoa den ezagutarazteko.

Artxiboen Nazioarteko Egunak artxiboek belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ondare bakar eta ordezkaezin gisa duten eginkizunari balioa ematea du helburu.

Tolosako Artxibo Orokorran bi bisita gidatu izango dira bihar: bata 09:30ean, gaztelaniaz, eta bestea 11:30ean, euskaraz. Bisitan zehar, artxiboari buruzko aurkezpen bat proiektatuko da (historia, funtzioak, funtsak); XVI. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko zenbait dokumentu azalduko dira, eta Gipuzkoako armarriaren bilakaera azalduko da, Jeronimo de Larrea eta Goizueta autoreek 1596. eta 1599. urteen artean egindako goi erliebeen bidez. Artxiboan gordeta daude hauek.

Gainera, sarbide mugatuko eremu batzuk bisitatu ahal izango dira, hala nola biltegiak, lan gelak eta zaharberritze laborategia, non dokumentuak nola zaharberritzen diren azalduko baita.

Probintziako Artxibo Historikoari dagokionez, lau bisita gidatu antolatu dira biharko: bi goizean (10:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz) eta beste bi arratsaldean (16:00etan gaztelaniaz eta 17:00etan euskaraz).

Bisita bakoitza gehienez ere 20 laguneko talde batek egingo du. Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat espaziotatik igaroko da, eta publiko orokorrarentzat mugatuta egoten diren eremu batzuetan sartzeko aukera eskainiko du: gordailuak, lan gela, zaharberritze tailerra…

Bisita gidatuetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea, 943 41 50 60 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 14:30era edo ahpg-gpah@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.

Zabaldu: