(argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea zabalik da

Parte hartu nahi duenak otsailaren 13ra arte izango du izena emateko epea zabalik.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen duten Eskolarteko Txapelketan izena emateko epea ireki dute. Hamazazpigarren edizioak ere bi zati izango ditu, idatzizkoa eta bat-batekoa.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta online izango da, bat-batekoa berriz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuko du eta bertso afari formatua berreskuratzeko saiakera egin nahi da, “beti ere osasun egoerak uzten duen neurrian”

.Bat-batekoan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte eta ondorengoa izango da egutegia:

Kanporaketak: martxoaren 18an eta 25ean eta apirilaren 1ean eta 8an. Finala, berriz, apirilaren 29an izango da.Parte hartzaileek kanporaketetan egin beharreko lanak hauek izango dira:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
– Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Finaleko lanak berriz, ondorengoak:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Bat-batekoan parte hartzeko izen emateko galdetegi bat bete beharko da otsailaren 13a baino lehen. Hemen.

Zabaldu: