(argazkia: Bilboko Udala)

Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbon

Jaialdiak euskal sorkuntza garaikidearen presentzia garrantzitsua izango du aurten ere.

Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 14. edizioa martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da Alondegian. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua da aurtengo leloa, Koldo Izagirreren Hemendik idazten dugu poemaren bertso batean oinarritua.

2021-2020 izango da aurtengo Gutun Zuria eta antolatzaileek aurreratu dutenez, lau formatutan eskainiko da; alde batetik, saio presentzialak izango dira Bilboko Alondegian hainbat egileren arteko elkarrizketekin, baina haien muga fisikoetatik haratago ere egingo da, eta online ere eskuragarri egongo dira emanaldiak. Bestalde, jaialdia Alondegia ez den beste egoitza batzuetan ere egingo da, lehen aldiz, Buenos Aires, Habana eta Casablanca (Maroko), hain zuzen. “Jaialdiak kapsulen formatu bat ere aktibatuko du; bideo-pieza horiek beste garai batzuk proposatzen dituzte literatura- eta arte-sistemaren inguruan gogoetatzeko”. Horiek guztiak Zentroko artxiboan sartuko dira, eta martxoaren 16tik aurrera aktibatuko dira. Gutun Zuria ere zentro osora zabalduko da, bere programa publikoarekin.

2021eko Gutun Zuriak iazko ediziotik ere izango du. “2020ko topaketa ezin izan zen aurreikusitako formatuan egin, baina proiektuak irekita jarraitu du denbora errealeko saiakera gisa, eta Saiakera hemen hasten da liburu bihurtu da. Antologia horretan, 16 autorek errealitateari buruzko hausnarketak proposatzen dituzte, haien belaunaldi-, ideologia- edo geografia-aniztasunetik begiratuta.

Egitaraua

Bilboko jaialdia martxoaren 23an abiatuko da Saiakera hemen hasten da argitalpenaren aurkezpenarekin. Ondoren, Anari kantariak eta Iñigo Astiz idazleak Inon izatekotan izeneko emanaldian parte hartuko dute.

Martxoaren 24an, Miren Agur Meabek eta Olga Novok, Beñat Sarasolak lagunduta, Txikitik idaztea handi– ri buruz hitz egingo dute. Ondoren, Martha Rosler artista iparramerikarraren eta Marcelo Expositoren arteko topaketa izango da Cómo hemos llegado aquí desde aquí izenburupean. Martxoaren 25ean, ostegunean, Margaryta Yakovenko kazetariak, Kaouther Adimi idazleak eta Iñaki Estebanek hitzaldia eskainiko dute Viviendo entre dos mundos, eligiendo el propio espacio izenpean.

Hilaren 26an, goizean, Marta Peirano kazetaria sare sozialei buruz arituko da gazteekin, eta, arratsaldean, Monica Ojedak, Itxaro Bordak eta Yuri Herrerak, Arrate Hidalgorekin batera, hizkuntza gutxituen hainbat alderdi aztertuko dituzte Lenguas privadas, idiomas públicos izenburupean. Egun berean, Katixa Agirrek, Eider Rodriguezek eta Aixa de la Cruzek Haizea Barcenillarekin El cruce entre el ensayo y la ficción izango dute hizpide. Ondoren, Marta Rebon, Alexei Yurchak, Santiago Gerchunoff eta Ivan de la Nuez arituko dira Aquí en el Mausoleo de Lenin izeneko topaketan.

Jaialdiari amaiera emateko, martxoaren 27an, Marta Peirano kazetariaren hitzaldia izango da goizean. Arratsaldean, berriz, Ibrahima Baldek Gineako Errepublikatik Gibraltarko itsasarteraino eginiko bidaia kontatuko du Hormak eta zeharkaldiak solasaldian, Amets Arzallus eta Goizalde Landabaso izango ditu alboan. David Le Bretonek, Lara Morenok, Anna Maria Iglesiak eta Txani Rodriguezek Gutun Zuria 2021-2020 itxiko dute, Caminar, encontrarse, distanciarse gaiari buruzko hausnarketarekin.

Sarrerak salgai daude jada: Az Info-n: martxoaren 9tik 17ra; LiburudendAZ-n: martxoaren 18tik 27ra; eta azkunazentroa.eus webgunean

 

Zabaldu: